Areto futboleko gazteen mailako Espainiako Txapelketa, jokoan Belabietan

Ataria 2018ko urtarrilaren 13a

Asier Aierbe ibartarra Euskadiko selekzioarekin jokatzen ari da, erkidegoen arteko 19 urte azpiko areto futboleko Espainiako Txapelketan. Gaur Extremaduraren aurka jokatu dute eta 4-2 galdu dute.

Bihar amaituko da Ibarrako Belabieta kiroldegian jokatzen ari den fasea. Irabazlea azken fasera pasako da. Biharko partida hauek dira: 10:30ean, Extremadura-Valentzia, eta 12:30ean Euskadi-Katalunia.
Orain arteko emaitzak: Valentzia-Balearrak 3-2; Katalunia-Extremadura 6-2; Balearrak-Extremadura 6-6; Valentzia-Euskadi 8-1; Katalunia-Valentzia 7-1; Euskadi-Balearrak 4-4; Balearrak-Katalunia 2-7 eta Extremadura-Euskadi 4-2.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!