Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Garikoitz Goikoetxea Galtzaundiko kidearekin hitz egin dugu bihar Tolosaldeko euskararen erabileraren eta Tolosako azken kale neurketak emandako datuen inguruan hitzaldia emango duelako, Frantzian euskal presoen hurbilketarekin hasiko direla eta Frantzian preso den eskualdeko Maite Aranalderen aita Jokin Aranalderekin hitz egin dugu, teknologiaren tartea zabaldu dugu Tolosaldea LAnbide Heziketako informatikako ikasleekin eta sagardo denboraldia hasi den honetan, sagarraz aritu gara Jon Ander Galarraga biologoarekin ekokulturaren txokoan, iritzien tartean, berriz, Ainhoa Mendiluze izan dugu kale kantoitik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?