Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan hainbat gai jorratuko ditugu. Batetik, N-1 errepidean jarri berri den bidesaria izango dugu hizpide. Alex Perurena garraiolari ikaztegietarraren hitzak entzungo ditugu gaiaren inguruan, eta bestetik, Alegiako gasolindegiaren eremuan jarri den informazio eta erregistratze puntua lanean ari den Irati Rocarenak. Bestetik, Ikaztegietan antolatu duten frontenis txapelketaren berri izango dugu Eñaut Larrearekin. Alegiako Gaztetxearen berri ere izango dugu, Alex Goikoetxearekin, hainbat ekimen antolatzen ari baitira. Eta Amezketako udal aurrekontuaren berri ere emango dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?