Eguraldi iragarpena

Hodeiak eta euria

Ataria 2018ko urtarrilaren 16a

Hego mendebaldeko haizea bizi xamar ibiliko da, zeruan hodei dezente izango dira, eta tarteka euria. Bihar, hoztu egingo du, eta egunaren lehen zatian zaparradak izango dira, azken orduan atertu arren. Etzi, asteko eguraldirik politena, hego mendebaldeko haizearekin, tenperatura goxoekin eta eguzkiarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!