Espainia mailako deialdiarekin bat eginez, 120 pertsona inguru bildu dira Tolosan pentsio duinak eskatzeko. "Azken lau urteotan %0,25ekoa izan da igoera. Bizitza garestituz doa eta ez da nahikoa", azaldu dute erretirodunek. Gutxienekoa 1.080 eurokoa izatea eskatzen dute.