Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, astelehenetik martxan den Gipuzkoako AT bidesari sistema berriaz aritu gara, Alegian jarri duten informazio guneko Bidegiko langilearekin, Hiru sindikatuko bozeramailearekin eta garraiolari batekin. Irene Arin izan dugu kale kantoitik, gripeaz aritu gara Aitziber Alzaga famili medikuarekin eta komunikazio ez bortitzatz hitz egin dugu Elena Egiguren abokatu eta bitartekariarekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?