Hamaiketakoa

'Pasaiako badia' film dokumentala Anoetan

Ataria 2018ko urtarrilaren 11

Anoetako Mikelagasti auditorioan eskainiko dute astelehenean, urtarrilak 15, 'Pasaiako badia' film dokumentala eta gero egileetako batekin solasaldia izango da. Gurean izan genuen, duela aste batzuk, egile horietako bat, Yuri Agirre. Berekin egindako elkarrizketa gogoratu dugu, eta bide batez, Hernandorena kultur elkarteak azaroaren 23an Plazida Otaño liburutegian egindako aurkezpena aipatu dugu. 1933an Elbarrena auzoan inauguratu zen Diputazioko eskolaz ikerketa burutu du kultur elkarteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!