Eguraldi iragarpena

Arratsaldean euritara

Ataria 2018ko urtarrilaren 10a

Egunaren lehendabiziko zatian hego mendebaldeko haize zakarra eta giro lasaia eta arratsaldean, ipar mendebaldeko haizearekin euritara joko du. Biharkoan, negu bete beteko eguraldia izango dugu, zaparradak sarri eta elurra mendietan. Etzi, hego ekiladeko haizearekin giro lasaiagoa izango dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!