Pasahitza (zaharra)

Lan gatazkak, presoen eskubideak, 2018a ekonomiari begira

Ataria 2018ko urtarrilaren 10a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, eskualdean dauden lan gatazken inguruan hitz egin dugu, hain juxtu Tolosaldea Bus eta Asuncion klinikako langileak burutzen ari diren mobilizazio eta greba egunen inguruan, Sarek larunbatean Bilbon euskal presoen inguruan deitutako manifestazioari buruz hitz egin dugu Tolosaldeko kide Egoitz Luisarekin, Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteko zuzendari Alberto Barandiaranekin hitz egin dugu, agendari begiratua, Mari Jose Aranguren ekonomilariarekin 2018a nola izatea aurreikusten den aztertu dugu eta Oskar Tenarekin artearen txokoan murgildu gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!