Pasahitza (zaharra)

Euskal Diaspora, Katalunia eta elurra

Ataria 2018ko urtarrilaren 9a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Xabi Lasa Ibarran bizi den tolosarrarekin hitz egin dugu Argentinako Patagoniako euskal etxeetan egin duen egonaldiaz, Joseba Landa Bartzelonan bizi den ibartarrarekin Kataluniako girora gerturatu gara, Ainhoa Elizondo izan dugu kale kantoitik, agendari begirada, teknolgiaren txokoa Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko informatikako ikasleekin eta Ekokulturaren txokoan murgildu gara Joan Ander Galarragarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!