Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Beñat Iraola diseinatzaile. ilustratzaile eta artista hernialdearrarekin izan gara, Iñigo Asensio Mexikotik etorri berriak han ezkontzak nola ospatzen diren eta euskaldunekin loturiko istorio politak ekarri dizkigu, Karlos Linazasoro izan dugu kale kantoitik, Olatz Ilarregi Tolosaldea Garatzeneko, Yurre Ugarte Galtzaundi irakurle taldeko dinamizatzailea eta Oskar Tenarekin artearen munduan murgildu gara.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?