Eskualdeko herritarrak ere Parisen izan dira

Ataria 2017ko abenduaren 11

Bakearen eta presoen eskubideen aldeko manifestazioa izan zen larunbatean Parisen. Tolosaldeko herritar askok hartu zuten parte bertan, Bakea Euskal Herrian: Orain presoak lelopean.

Autobusez edo trenez, eskualdeko herritar ugari izan zen larunbatean, Parisen. Euskal presoen gaian urratsak egiteko eskaera Frantziako hiriburura eraman zuten; 11.000 herritar bildu ziren. 

Euskal Herrian bake «justu eta iraunkor» bat eratzeko gatazkaren ondorioak konpontzea ezinbestekoa dela azpimarratu zuten, Frantziako eta Espainiako gobernuek urratsak egin ditzatela irmo eskatuz.

Herritarrek bidalitako argazkiak: 

 

Askatasun Taupadak erabiltzaileak Pariseko irudiekin egindako bideoa: 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!