Altunak eta Martijak ezin

Ataria 2017ko abenduaren 8a

Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldia jokatu du gaur Jokin Altuna amezketarrak, Martijarekin batera. Partida orekatua izan da, baina azkenean 22-20 nagusitu dira Olaizola eta Imaz.

Tolosako Beotibar pilotalekua jendez lepo zegoen gaur arratsaldean eta giro ederra izan da. Lehen partidan, Jaka eta Jaunarena nagusi izan dira Mendizabal III eta Tolosaren aurka, 22-7.

Bigarren partidan, Jokin Altunak eta Martijak Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute Olaizola eta Imazen aurka.

Partida orekatua izan da eta tanto bikainak ikusi ahal izan dira. Gorriek eta urdinek tanto gutxiren aldea izan dute partida osoan; hain zuzen, bost berdinketa izan dira markagailuan.

Atzelarien lana azpimarratzekoa izan da: biak ala biak indartsu aritu dira atzean, sendo. Altuna ere txukun aritu da, baina ez da bere egunik onena izan: pilotakada batzuk txapa azpira bota ditu eta kantxatik kanpora ere joan zaizkio beste batzuk. Olaizolari, berriz, kosta egin zaio tantoak amaitzea eta defentsan aritu da, batez ere.

Azkenean, Olaizola eta Imaz izan dira garaile, 20-22.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!