Beñat Iguaranek kendu dio txapela 'Mendi'-ri

Imanol Artola 'Felix' 2017ko abenduaren 8a

III. Mallabiako bertsolari txapelketa Bernat Iguaranentzat izan da. Aurreko bi urteetan Unai Mendizabal izan da garaile, aurten laugarrena izan da.

Unai Mendizabal, Txaber Altube, Jon Gurrutxaga eta Beñat Iguaran. Ordena horretan entzun dira izenak sari banaketan, atzekoz aurrera, Mallabiako Herrikoan bertako III. finala jokatu ostean.
 
Ale onak entzun dira eta gozatu egin dute astebete lehenago sarrerak hartu zituzten 60 ikuslek. 
Datorren asteazkeneko Hari Naizela irratsaioan entzungo ditugu bertsoaldi onenak.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!