Bihar abiatuko da DA! Durangoko Azoka. 400 nobedade aurkeztuko dira bertan eta horietako bietan jarri du arreta Imangol Garcia Landa lankideak. Tigre batekin bizi liburua ilustratu du Maite Gurrutxaga amezketarrak eta Honetara ezkero ipuin liburua kaleratuko du Arantxa Iturbe alegiarrak. Biekin hitz egin dugu Pasahitzan. Horrekin batera, teknologiaren tartean izan ditugu Beñat eta Sergio eta Android eta Iphone plataformen inguruan aritu zaizkigu hizketan. Ekokulturaren tartean, astero bezala, Jon Ander Galarragaren bisita jaso dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?