Euskararen Eguna 2017

Euskaraz abestu, margotu, jolastu...

Tolosaldeko Ataria

Tolosaldean burutu den herri bat, hizki bat egitasmoaren barruan, eskualdeko zenbait herritan ekintza ezberdinak prestatu dituzte, argazkirako prestatu aurretik eta ondoren.

Batetik, Anoetan, txistulariak entzun, buruhandien aurretik korrika aritu edota erraldoiak ikusteko aukera izan da. Ondoren, herriko haurrek, beraien gurasoen laguntzaz, "Euskarak 365 egun" leloa zeraman pankarta apaindu ahal izan dute, plazan. Bestetik, Altzon, euskararen inguruko memoria, azkartasun edota abilezia jolasak egin dituzte, baita tailer ezberdinak ere; eta gainera, pare bat abesti kantatu dituzte guztiek batera, plazan. Azkenik, Goiaztarrak, Bidaniara jaitsi dira kalejiran, bertan guztiak bildu eta argazkia atera baino lehen. Beste herri askotan ere, egun guztiko festa izango dute, Euskararen Nazioarteko Eguna, behar bezala ospatzeko: Berastegin, Amezketan, Lizartzan...

Erlazionatuak

"Tolosaldean euskarak 365 egun!!"

Tolosaldeko Ataria 2017 abe 03 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!