Euskararen Eguna 2017

"Tolosaldean euskarak 365 egun!!"

Ataria 2017ko abenduaren 3a

Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, eskualdeko 28 herriek egitasmo bateratua egin dute, eguerdian, eta azken asteetan entzun den leloa, hizkiz hizki osatu dute herri bakoitzeko plazetan.

Heldu da abenduaren 3a, eta beraz, heldu da ospakizunerako eguna. Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta eskualdeko herritarrek ere, ez dute huts egin. Horrela, 28 herriek eskutik plazaratu dute gaurko aldarria: Tolosaldean euskarak 365 egun!!. Ondorioz, hitzetatik ekintzetara igaro dira herritar guztiak, helburu nagusia, erabileran eragin nahi izatea delarik.

Plaza bete desio, leloaren letra bana irudikatu du herri bakoitzak, eskualdea talde eginez. Izan ere, urte osoan barrena, euskara hutsean bizitzeko gogo horretara bidea elkarrekin egin nahi izan dute, norbanako, talde antolatu, gizarte eragile nahiz udalek. Herri bakoitzak bere hizkia edota puntuazio marka osatu du, eta beraz, esaldia honela geratu da:

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!