Egun hotza izango dugu ipar mendebaldeko haizearekin; eguneko erdiko orduetan 5-6 graduak nekez gaindituko ditu, eta horrekin elurraren maila oso behean geratuko zaigu, egunaren hasieran 300-400 metrotan, eta 200 metrora ere jaitsi daiteke egunak aurrera egiten duenaren heinean. Bihar jarraipena izango du giro hotzak, baina, egunaren erditik aurrera altxatzeko joera hartuko du. Elurraren maila goizean oso behean mantenduko da. Etzi, igandean, eguraldi eguzkitsua bueltan, baina, hotz egingo du. Astelehenean, eguraldi lasaiak jarraipena, tenperaturak 9-10 gradura igoko direlarik. Joerari dagokionez, asteartetik asteburura bitarte eguraldi eguzkitsuak 10 graduren bueltan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?