Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan hainbat gai jorratuko ditugu. Batetik Alegian izango gara, Gabonetako kanpainaren berri eman eta igandean izango den argazki rallyari buruz hitz egiteko. Bestetik Amezketako plan orokorrari buruz ariko gara, gaur saio bat izango baitute bertan. Ikaztegietan ere izango gara, hainbat berrikuntza lan egin edo egiten ari direlako. Azkenik, Baliarrainen izango gara, bertara joateko errepidearen zabaltzearen berri izateko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?