Arrospide eta Ortiz Donostiako podiumean

Ataria 2017ko azaroaren 28a

Donostiako Maratoia eta Maratoi Erdia jokatu dira; azken honetan billabonatarrak lehen postua eskuratu du.

Iraitz Arrospidek Donostiako Maratoi Erdia irabazi du. Igandean jokatu zen lasterketa, maratoiarekin batera, eta billabonatarra helmugan nagusi izan zen, 1.05.35-eko denborarekin. Arrospidek Behobia-Donostia hirugarren postuan amaitu zuen, eta bolada horri jarraipena eman dio maratoi erdian. Aipatzekoa, lasterketa maratoiko afrikarrekin egin zuela billabonatarrak.


Maratoia
Batzuk erdia egiten zuten bitartean, besteak maratoiko distantzia korritu zuten lasterketa berean. Oiana Ortiz izan zen horietako bat, eta Tolosa CF-eko atletak Gipuzkoako bigarren postua lortu zuen, 3.03.09-ko marka pertsonala eginaz. Lorpen horrek podiumera eraman zuen tolosarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!