Pasahitza (zaharra)

Indarkeria matxista, Bartzelonatik, literatura eta artea

Ataria 2017ko azaroaren 22a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunari begira jarrita, iragan astean Anoetan izandako hitzaldi solasaldian berdintasuna gizonen ardura ere badela jorratu zuten, eta bertan izan zen Iker Etxeberria anoetarrarekin hitz egin dugu; Ibarran larunbatean izango den 'Autobiographikal' hainbat emakumeren poesiak antzezten dituzten lanean ari den Eider Perezekin ere hitz egin dugu. Bartzelonan bizi den Joseba Landa ibartarrarekin izan gara, Tolosaldea Garatzeneko enplegu saileko teknikari Leire Otaegi izan dugu Enplegunearen inguruan solasean, Oskar Tenarekin artearen txokoan murgildu gara, eta Karlos Linazasoro izan dugu kale kantoitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!