Eguraldi iragarpena

Hegoaren eraginez epeltzen joango da

Ataria 2017ko azaroaren 21a

Udazken ukituko eguna izango dugu gaur, aldaketa handirik gabe, eguzkitsu joango da. Goizeko tenperaturek gora egingo dute eguerdirako eta 17-18 gradutara igoko dira. Hego haizeak indarra hartuko duenez ez du hainbeste hoztuko gauean eta biharkoan ere, hegoak egunaren bigarren zatian bolada zakar xamarrak izango ditu. Etzi, berriz, aire epela sartuko zaigu eta tenperatura maximoak oso epelak izango ditugu urte sasoi honetarako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!