Pasahitza (zaharra)

«Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan hausnarketa bultzatu nahi dugu»

Ataria 2017ko azaroaren 14a

Zutani elkartasun elkarteak Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan hitzaldi eta tailer zikloa antolatu du. Arantxa Iruretagoiena eta Ana Lopetegi elkarteko kideak dira eta beraiek azaldu dutenez, "asko hitz egiten da gaiaren inguruan eta galdera asko egiten ditugu. Batzuetan badakizkigu erantzunak, baina besteetan ez".

Hori horrela, "hausnarketa bultzatu nahi dugu boluntarioen artean eta baita herritarren artean ere, benetako errealitatea zein den ezagutuz".

Horrekin batera, eta adineko asko jasaten ari diren beharrez jabetuta, Tolosako Super Eko supermerkatuan janari bilketa  egingo dute aste honetako ostegunean, ostiralean eta larunbatean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!