Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Iruñeko saiorako bi sarrera zozkatzen ari gara!

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko azaroaren 13a

Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa jokatuko da abenduaren 2an, Iruñean, eta bertan arituko dira Oihana Iguaran eta Aitor Mendiluze eskualdeko bertsolariak. Eskuratu nahi al dituzu bi sarrera? Har ezazu parte lehiaketan! 

Iruñeko finalaurrekoko sarrerak lortzeko lehiaketak martxan jarraitzen du. Aurreko astean, Unai iturriagaren bertsoko azken hitza ezkutatzen genuen, eta "atarian" da erantzun zuzena. 15 lagunek asmatu duzue eta guztiok azaroaren amaieran egingo dugun zozketan sartuta zaudete jada. 

Asmatu ez duzuenok bigarren aukera duzue aste honetan. Entzun Unai Mendizabalen bertsoa eta bidali erantzuna 673 06 11 32 telefono zenbakira, datorren asteazkeneko 20:00ak baino lehen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!