Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan batetik Albizturren izango gara, prestatzen ari diren babarrun jateari buruz hitz egiteko. Ondoren, Baliarrainera joango gara, hilabete kulturalaren inguruan solasean aritzeko. Azkenik, Orendaingo Zelaieta eta Amezketako Oteiza Goikoa baserrietako artzainei egindako elkarrizketak entzungo ditugu, Aralarren uda nola joan den jakiteko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?