Presoen aldeko argazki herrikoia aterako dute Amasako plazan

Ataria 2017ko azaroaren 8a

Larunbatean, azaroak 11, Amasako plazan aterako da argazki herrikoia, eta bide batez, abenduaren 9an Parisen presoen alde egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia luzatuko da.

Abenduaren 9rako Parisen manifestazioa antolatu da, Frantziako gobernuaren aurrean euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurriak bertan behera utz ditzatela eskatzeko. Ekimen hau bake artisauek deitutakoa da eta  Sare mugimendu herritarraren babesarekin egingo da.

Aiztondo bailaratik autobusa aterako da Parisera joateko. Ostiral gauean atera eta igande goizerako itzuliko da. Izena emateko zerrendak Amasa kafetegian, Errekan, Iru-Aldetan eta Iratzarren jarriko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!