Hamaiketakoa

Amezketako azokatik Alegiako Gaztetxearen urteurrenera

Imanol Garcia Landa 2017ko azaroaren 3a

Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan, batetik Amezketan izango gara, bihar hasiko den kultur asteari errepasoa egin eta igandeko azokari zein Amezketa Kantariri buruz hitz egiteko. Bestetik, Alegian memoria historikoari buruz hasi duten lanketaren inguruan ariko gara. Azkenik, Alegiako Gaztetxearen 30. urteurrenaren ekitaldien inguruan hitz egingo dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!