Pasahitza (zaharra)

«Bizilagunak ezagutu eta harremana jarraitzea da asmoa»

Ataria 2017ko azaroaren 2a

SOS Arrazakeriak bultzatuta seigarren urtez Bizilagunak ekimena egingo da azaroaren 19an. Bizilagunak –bertan nahiz Euskal Herritik at jaiotakoak– elkarren artean ezagutzea da ekimenaren helburua. 

"Beste kultura bat, beste lurralde bat ezagutzeko eta zurrumurruen aurka egiteko aukera ematen du", azaldu digute bertan parte hartu duten Isabel Lakuntza eta Nene Diopek. Tarana Karim SOS Arrazakeriako kideak esan digunez, Tolosaldean 300 pertsonak hartu dute parte egitasmoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!