Jon Ijurko Etxerateko kideak eta Naike Diez Etxerateko Gipuzkoako koordinatzaileak aurrerantzean euskal presoen lege eta osasun laguntza bere gain hartuko duela Etxeratek azaldu digute, azken ostiraleroko tartean. Halaber, Etxerat Lagun bihurtuta herritar orok ekarpenak egin ditzaketela ere gogoratu dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?