2017ko udarako argazki lehiaketa

Argazkilariei argazkia ateraz

Ataria 2017ko urriaren 26a

Udak utzitako sentsazioak birbizitzeko unea izan daiteke orain Udako Argazki Lehiaketako sari banaketa medio. Nekaturrek, Iriartek eta Ikatzak sariak banatu dituzte.

Udako oroitzapenak urruti geratzen badira ere, oraindik orain bada modua horietaz disfrutatzeko. Batzuek besteek baino gehiago gozatuko dute, halere.

Izan ere, udak utzitako argazki onenak saritu ditu ATARIA-k Udako Argazki Lehiaketa medio. Honela, oroitzapenez harago oroitzapen irudi horiek emandako sariak disfrutatzea tokatzen da orain. Sari banaketa ekitaldi xumea egin du TOLOSALDEKO ATARIA-k sari emaleak eta saridunak elkartuz. Honela Juanjo Aierzak Nekaturren eskutik Opari Bonu Orlegia jaso du; Jose Gorostidik ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, Iriarte jatetxeko otordua eta Irati Sorondok Atarikideen saria, Ikatzako afaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!