2017ko udarako argazki lehiaketa

Etiopiako Dashanex etnia, irabazle

Ataria 2017ko urriaren 6a

Juanjo Aierzaren argazkiak irabazi du Epaimahaiaren Saria, hau da, Opari Bonu Orlegia. NEKATUR Nekazalturismo Elkartearen eskutik, logela eta gosariarekin, edo apartamentuan bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldiaz gozatzeko aukera izango du Aierzak Etiopian ateratako argazkiarekin.

Jose Gorostidiren Bizitzen argazkiak eskuratu du ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, hain zuzen ere, lau pertsonarentzako otordu bat Berrobiko Iriarte jatetxean.

Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Tolosako Ikatza tabernak eskaini dituen bi afari zozkatu dira. Bata, Irati Sorondok Tanzaniako erregeari ateratako argazkiarekin eskuratu du, eta bestea, Eneko Garmendiak La Port de Cel ibilbidean ateratakoarekin.

Tolosaldeko Ataria jarriko da harremanetan saria eskuratu dutenekin.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!