Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Abesbatza Lehiaketari buruz aritu gara, suteen inguruan Jon ander Galarragarekin ekokulturaren txokoan, Karlos Linazasoro izan dugu kale kantoitik, Aloña Garmendia Tolosaldea Garatzeneko turismo teknikariak Gipuzkoako turismo bulegoak Tolosaldeari egin dion txokoaz hitz egin digu, Yurre Ugarte Galtzaundiren irakurle taldeko dinamizatzaileak gaurko irakurgaiaz hitz egin digu eta Oskar Tena izan dugu artearen txokoan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?