Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa-n, batetik, Amezketako plan orokorrari buruz ariko gara solasean. Bestetik, bihar Alegian egingo duten Txintxarri Eguna izango dugu hizpide. Azkenik, Altzon izango gara, Altzoko Handiaren oinordekoa den Mari Carmen Unsainen elkarrizketa entzuteko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?