Domina sorta Espainiakoan

Asier Imaz 2017ko urr. 17a, 13:16
Argazkia: Gipuzkoa Ogi Berri

Pistako txirrindulari txapelketa jokatu da Mallorkan, eskualdeko ordezkariekin.

Pistako Espainiako Txapelketak jokatu dira asteburuan Mallorkan. Leire Olaberria, Eukene Larrarte eta Ane Iriartek emaitza bikainak lortu dituzte. Ikaztegietarrari dagokionez, Scratch proban brontzea lortu zuen; urrea taldekako abiaduran eta beste urre bat Madisonean, kasu honetan Eukene Larrarterekin. Tolosarrarentzat hori izan da Espainiako txapelketan lortutako domina.

Ane Iriarte billabonarrak domina sorta ederra eskuratu zuen Mallorkan. Horien artean, Espainiako txapeldun geratu zen 23 urte azpikoen Scratch proban. Laugarren urtea da jarraian proba hori irabazten duena. Horrez gain, puntuaketan zilarra lortu zuen Iriartek, urrea taldekako jazarpen proban eta zilarra Madisonean. Espainiako txapelketa amaitu ondoren, Berlinera joan zen Iriarte, Europako elite mailako txapelketa jokatzera, Espainiako selekzioarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!