Lehiaketan parte hartzeko baldintzak

Ataria 2017ko urriaren 16a

Lanak gaurtik azaroak 20a arte bidali daitezke Galtzaundiren egoitzara.

Nola aurkeztu. Komikiak gutunazalean aurkeztu behar dira sinadura eta izenik gabe eta izenburu batekin. Autorearen datuak beste gutunazal batean aurkeztu behar dira, lanaren izenburu berarekin, eta komikiaren gutunazalean sartu.

Oinarriak. Gaia librea bada ere, Juanba Berasategiren Kalabaza Tripontziari egin behar zaio keinu. Ez dute eduki sexista edo arrazista duen komikirik onartuko, eta ezta dena delako arloan intolerantziazko jokabiderik eragin dezakeenik ere. Lan guztiak jatorrizkoa eta argitaratu gabeak behar dute izan, autoreak berak sortuak. Jatorrizko lanak aurkeztu behar dira eta baita ordenagailuz sortu edo tratatuak izan direnak ere.

Epeak. Azaroak 20 izango da lanak aurkezteko azken eguna. Galtzaundiren Tolosako egoitzara bidali edo eraman behar dira gutunazalean Galtzakomik komiki lehiaketa zehaztuz: Nafarroa etorbidea, 6, 20400, Tolosa. Xehetasun gehiago galtzaundi.eus webgunean, edo galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera idatziz edo 943 65 50 04 telefono zenbakira deituz.

Sariak. 12 urtetik beherakoen artean bi sari banatuko dituzte eta bost aipamen egingo dituzte. Ibarrako komikirik onenak ere jasoko du saria. 12 eta 16 urte artekoen artean ere bi sari banatuko dituzte eta 2 aipamen eta hemen ere Ibarrako komikirik onenak jasoko du saria. 16 urtetik gorakoen artean bi sari banatuko dituzte. Lehen bi mailetan saridun guztiek Xabiroi aldizkarirako urtebeteko harpidetza jasoko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!