Hilaren 21ean izango da Hernialdeko rolleski igoera

Tolosaldeko Ataria 2017ko urriaren 13a

Hamazazpigarrenez antolatuko dute proba, eta Alpino Uzturreko antolatzaileek 80 parte hartzaile inguru espero dituzte.

Datorren larunbatean, urriak 21, XVII. Hernialdeko Rolleski Igoera antolatuko du Alpino Uzturre elkarteak. 16:00etan hasiko da proba, eta hiru modalitate bilduko ditu hitzorduak.

Batetik, skating estiloan ariko direnak, 16:00etan irtengo dira, Anoetako Sortalde kaletik. Bost minutura, berriz, estilo klasikoan ariko diren kirolariak irtengo dira. Azkenik, Tolosako eta Anoetako errepideak batzen diren puntuan, gaztetxoenak irtengo dira 16:10ean.

Guztiek ere Hernialdeko plazan izango dute helmuga eta, aurreko urteetako joerari eutsiz, Alpinoko antolatzaileek 80 parte hartzaile inguru espero dituzte; parte hartzaile gipuzkoar eta nafarren gain, Espainiako parte hartzaileak ere espero dituzte.

Aipatzekoa da, Hernialdera igoera Rolleski ligako hitzorduetako bat dela, beste zazpi probarekin batera: Arrate-Eibar, Erlaitz-Irun, Urgull-Donostia, Cendea de Galar eta Beorburu- Artikutza dira gainerakoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!