18:00etan da hitzordua Kataluniako parlamentuan, eta ordu horretan egingo du agerraldia Carles Puigdemont presidenteak. Erreferendumaren Legearen arabera, independentzia deklarazioa aldarrikatzeko bilkura izan beharko luke. Bada, agerraldiaren atarian dagoen giroaz aritu gara Joseba Landa Bartzelonan bizi den ibartarrarekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?