Arratsaldetik hobekuntza

Ataria 2017ko urriaren 6a

Kaxkarraldiak jarraipena izango du, baina, arratsaldetik hobekuntza nabarituko dugu. Biharkoak, oso itxura polita du. Tenperaturak zertxobait irabaziko du, eta zeruari dagokionez, eguerditik garbi mantenduko da. Igandean tenperatura atsegina eta zerua oskarbi. Astelehenean igandekoaren jarraipena, baina, batez ere egunaren erditik aurrera hodeiak sartzen joango dira, eta joerari dagokionez, astearte goizaldean kaxkarraldi txiki bat, baina hortik aurrera eguraldi egonkorra eta eguzkitsua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!