2017/10/15 09:00
Urriaren 15ean, Nafarroa Oinez ospatuko da Lesakan, Tantirumairu ikastolaren alde. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko. Izen ematea irekita dago urriaren 11a bitarte eta autobusean joateak 10 euroko prezioa du (Atarikide direnentzat 8 euro).
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?