Kataluniaraino iritsi den Kazerolada

Ataria 2017ko urriaren 1a

Tolosa, Ibarra, Alegia, Villabona, Ikaztegieta, Lizartza, Baliarrain, Orendain, Amezketa, Zizurkil, Abaltzisketa, Altzo... kalera irten dira iluntzean, Katalunian ikusi dutenaren aurrean, elkartasuna azaltzera.

"Espainiar bortizkeriaren, errepresioaren eta inposizioaren aurka. Kataluniaren alde. Demokraziaren defentsan. Gaur, 22:00etan, Kazeroladak Euskal Herriko herri guztietan. Entzun gaitzatela Madrilen eta mundu osoan! Zabaldu!". Sare sozialetan mezu hau zabaldu dute herritarrek, euren izenean. Momentuan bertan elkartu, batzarra egin zer egin behar zuten erabakitzeko, eta zartagina edo eskuan zutena astindu dute. Etxeko balkoitik jarraitu duenik ere izan da.

*Tolosaldeko Ataria-k eskualdeko herritarrei eskerrak eman nahi dizkie bidalitako argazki eta bideoengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!