Minbiziaren Aurkako martxa egingo dute urriaren 7an Aiztondo bailaran eta horren inguruko berriak ekarri ditugu aste honetako Hamaiketakora. Bide batez, Mintzalaguna egitasmoa Anoetan martxan jartzeko asmoari buruz aritu zaizkigu hizketan udaleko eta AEK-ko arduradunak. Irurako sanmielak ere izan ditugu hizpide, festen bigarren asteburua izango baitute, etzitik aurrera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?