Kataluniako erreferenduma babestu dute

Ataria 2017ko irailaren 23a

EH Bilduk deituta Tolosaldeko herri askotan egin dituzte Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren alde. Herritarrak Erreferenduma=Demokrazia lelopean atera dira kalera "azken egunetan espainiar estatuak eta bere indar polizialak Kataluniaren kontra erabiltzen ari diren errepresioa" salatzeko.

Larunbatean Bilbon izango den manifestazio nazionalerako deia egin dute EH Bildutik, Ezin dugu kalerik egin lemapean. Eskualdetik ere autobusak antolatzen ari dira; esaterako, Amasa-Villabonako autobusetan izena eman nahi duenak 688 729 069 telefono zenbakian aukera du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!