Ezegonkor izango dugu gaur. Lehen orduan euri pixka bat egitea espero da, eta ondoren ostarteak zabalduko dira, giro goxoarekin. Arratsalde partean, bero hodeiak garatu, eta zaparradak espero dira. Uda beteko giroa izango dugu bihar, bero handi xamarrarekin. Bero hodeiak ere garatuko dira arratsaldean, baina, orokorrean giro eguzkitsua izango dugu. Igandean ezegonkorragoa izango dugu, hodei gehiagorekin, eta tenperaturak zertxobait beherago geratuko dira. Astelehena ipar mendebaldeko haizearekin tenperaturak behera egingo du, eta euria egitea ere espero da. Joerari dagokionez, asteartean altxatzera egingo du, eta asteburura arte mantentzea espero da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?