Pasahitza (zaharra)

Bertsolari Txapelketa, antzerkia, literatura eta errefuxiatuak

Ataria 2017ko irailaren 20a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Bertsolari Txapelketa Nagusia izan dugu hizpide, eta Iker Iriarte Bertsolari elkarteko kidearekin aritu gara solasean. Errefuxiatu eta etorkinen lekukotzak ikastetxeetara eramateko proiektuaren inguruan hitz egin dugu Idoia Apaolaza psikopedagogoarekin, Saioa Etxegia izan dugu kale kantoitik, agendari begirada, Yurre Ugarte Galtzaundi irakurle taldeko dinamizatzailea izan dugu, Jon Zubeldia Tolosaldea Garatzeneko ekintzailetza saileko arduraduna, eta Lourdes Imaz Segurako antzerki taldeko kideak ostiralean Leidor izango den antzelanaz aritu zaigu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!