Aiztondo bailaran eta Anoetaldean bildutako uztarekin osatu dugu ikasturteko lehen Hamaiketakoa. Amaia Goikoetxea, Bertsozale Elkarteko komunikazio teknikaria elkarrizketatu dugu Bertsolari Txapelketa Nagusia hasi bezperetan. Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian ikusgai dagoen Book Face erakusketaz hitz egin digu Irene Urruzola liburuzainak. Iruran, ostiralean hasiko diren San Migel festak ere izan ditugu hizpide.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?