Euskara ikastaroak Anoetan eta Iruran

Ataria 2017ko irailaren 15a

Anoetako eta Irurako udaletxeetan eman daiteke izena, irailaren 25a arte. Bi udalek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteko eta informazio hori ere udaletxean eskatu daiteke.

2017-2018 ikasturtean hainbat ikastaro eskainiko dira Anoetan eta Iruran.

Hastapen ikastaroa, astesan bi egunez emango dira, astearte eta ostiraletan, 14:45etik 16:45era, Anoetako liburutegiko ikasketa gelan.

Erdi mailako ikastaro bat ere eskainiko da Irurako herriko eskolako eraikinean, astean hiru egunetan. B1 mailatik gorako ikasleentzat izango da ikastaroa.

Bukatzeko etorkinentzat AISA taldea ere osatzeko asmoa da. Astean bi egunez emango dira saioak, Anoetako liburutegiko ikasketa gelan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!