2017ko udarako argazki lehiaketa

Baietz 100 jaso!

Ataria 2017ko abuztuaren 28a

Udan argazkiak ateratzea gustuko duzu? Argazki kamerarekin batera eta bestera ibiltzen diren horietakoa zara? TOLOSALDEKO ATARIA-k udako irudiak bildu eta onenei saria banatuko die aurten ere! 

Ikusi orain arteko argazki guztiak hemen.

Argazkiak formulario honen bidez bidali beharko dira eta irailaren 17a izango da bidalketak egiteko azken eguna. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

30 argazki jaso ditugu dagoeneko eta erronka potoloa ezarri dugu: baietz 100 argazki jaso. Bi aste ditugu horretarako, zeren zain zaude? Sari bikainak lortu ditzakezu! 

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!