2017ko udarako argazki lehiaketa

Abian da udako argazki lehiaketa!

Tolosaldeko Ataria 2017ko uzt. 21a, 12:02

Udako argazki lehiaketa martxan da. Animatu eta igo zuk ere zure argazkia!

Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

  • Egilearen izen-abizenak.
  • Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
  • Atarikidea bada, bere harpide zenbakia izenarekin batera jarri.
  • Argazkiaren azalpena: Non eta noiz aterata dagoen, argazkiko gaiak iradokitako esaldiren bat ere idatz daitezke.

Argazkiaren ezaugarriak:

  • 300ppp-ko bereizmena.
  • 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina.
  • Koloretan zein txuri-beltzean izan daitezke, beti ere tratatu gabeak badira.
  • 2017ko udako argazkiak izan beharko dira.

Argazkiak bidaltzeko epea: Uztailaren 21etik irailaren 17a bitarte (biak barne).

Argazkiak ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako formularioaren bidez bidaliko dira eta ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai. 

Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura dutenek soilik har dezakete parte. Bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.

 

Bozketa:

  • Ataria.eus webgunearen bidez emango den bozketa irailaren 18an hasiko da, eta urriaren 3ra bitarte egongo da bozkatzeko aukera.

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria, Opari Bonu Orlegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan NEKATUR Nekazalturismo Elkartearen eskutik.
  • ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, lau pertsonarentzako otordu bat Berrobiko Iriarte jatetxean.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Tolosako Ikatza tabernak eskainiko dituen bi afari zozkatuko dira.

Argazki irabazleak eta hauen egileak urriaren 6an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian, Ataria Irratian eta ataria.eus webgunean.

Argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio ATARIA-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!