Zentzumenak zabalik bisitatzekoa

Ataria 2017ko uztailaren 20a

Bertako izan, zein kanpoko izan. Bisitan etorri, zein bisita hartzaile izan. Lehenengoz ikusi, zein behin eta berriz begi berriekin ikusi. Bakarrik, bikoteka, kuadrillan zein familian ikusi, sentitu eta disfrutatzekoa. Atseden hartu asmoz, zein bihotza borborka sentitzeko asmoz.

Pausoz pauso kale izkina bakoitzean, bidegurutze bakoitzean, aukera zabalen artean hautatu beharra, baldosek markatzen duten erritmoan. Hogeita zortzi proposamen zabalik, giltzen beharrik gabe. Kotxean gidari, errepidean zigi-zaga, bihurgune bakoitzaren bueltan, inguruak tonalitate berriz jantzirik azaltzen zaio gidariari.

Bost zentzumenak zabalik bisitatzekoa da Tolosaldea; azoketan barrena usaimena dantzan jartzekoa, aukera gastronomikoaz dastamena lanean hastekoa, begiratokietara igo eta ikusmena adi-adi aktibatzekoa, natura bertatik bertara izan eta ukimena geldi ez mantentzekoa, eta zergatik ez, kultur aukera zabalari heldu, kontzertu bat aukeratu eta entzumena fintzeko parada ere luzatzen du Tolosaldeak.

Aukerez beteriko eskualdea da Tolosaldea, norberak berea bilatu eta ondo aukeratzean dago gakoa. Horretarako, lagin modura, baliagarri izateko asmoa dute turismo gehigarri honetako proposamenek. Aukeratu ezazu zurea! 

Erlazionatuak

Gezi horiaren bidetik

Imanol Garcia Landa 2017 uzt 20 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!