Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan, Abaltzisketan, zeharka Amezketan eta Alegian izango gara. Abaltzisketan eguzki farolak jarri dituzte eta Jon Zubizarreta alkatearekin eta Ekiona enpresako Peru Iurramendirekin aritu gara solasean. Bestalde, izatez amezketarra eta egun Antzuolan bizi den Joseba Goikoetxearekin aritu gara hitz egiten mahai jokoak bultzatzea helburu duen Jolasenea taldeari buruz. Azkenik, Alegiako festak izango ditugu hizpide.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?